XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euzko elez Antzerki-jaya.- Juan den igandian emengo Jel-batzoki au notiñez beterik zegoala, anzestu ziran Morroi Jatorra, Aldiz-Aldiz eta Utsi bearko.

Gustiak oso ederki eta txalotuak izan ziran.

Artu zazute zuek nere txaloa.

TXORI TXIKI BAT-ERI.- Baneon ba ni abesten asiko ote zan txori polit ori azerijak esan ezkero.

Egubenian irakurri nuben zure idazkia oso pozturik.

Baita ere zuk artu zenduen ausarmena.

Jel-batzokiko bazkidien aldez bakarrik antzerki-jai bat egiteko, egingo da.

Zuri ere etorriko zaizu ordua egun orretan zerbait egiteko, beti prest egongo zerala jartzen dezu ta.

Nik zu ezagutzen zaitut zuk uste ez badezu ere, eta orregaitik esaten dizut etorriko zaizula ordua.

Jel-batzokiko bazkidien aldez izango dan antzerki-jai; orretan zerbait egiteko.

Badakit zuk zertan dezun abilidadia.

Uste det zuk ere badakizula ni nor naizen eta zertarako balio detan.

Orrengatik ba, zuk gauz bat egingo dezu eta nik bestea, ¿ez da ala Txori?.

Beste idazki batian esango dizut noiz izango dan antzerki-jai ori.

Oraintxen jarri gera Zestua'n idazle polit bat Txori eta Azeriya; eta txoriaren eta azerijaren aurka ¿nor asi?.

Ezta... ezta mundu gustian diran patata-saltzalliak ere!.

Txerri-jana.- Izen onekin eman nai diot idazki oni asiera zergatik au da egun abetan gustien aotik entzuten dana.

Bada danok jakin dezazuten esatera noa zer gertatu dan.

Orain denbora asko ez dala, erri ontako agintariari, txerri bat gexotu eta sendalariagana juan baño lenago, akabatu, il egin zitzayon.

Ori ikustean jaun orrek, on biarrez, esan omen zion beste bateri, zer gertatu zitzayon, gura bazuan etxera eraman eta jateko.

Onek orduan erantzun zion: Eskarrik asko, jauna... baña ez naiz arkitzen orren gaizki, modu orretan il dan txerri bat jateko.

Au orrela igaro zan eta uste genduen aztu zirala txerri kontuak.

¿Nola ez ba, alako ederki lotan zegoan txerrija!.

Baña asko ikaratu nitzan jakitean emengo bat, eta gustiak dakitena nor dan beste bi edo iru lagun arturik, juan zala alako pake ederrian lur-azpian zegoen txerria ateratzera.

¡Zenbat atxurkada eman ete ziozkaten txerri gizarajoari!.

Urrengo egunean ala dio nere lagun batek ikusirik zetorrela gizon bat ezpain gustiak koipez eginda zituela; ezagun dek non izan dan ori, lur-azpitik ateratako txerri ezteyetan.

Eta andik beste bi ordura, ardotegi batera sartzia gertatu zitzaidan eta errietan bezela ari ziranak.

Piska bat beren aldera abiatu nitzan eta ala egiten zion batak besteari: Orra gizona, nola jarri leikien erriko jende guzia, gure eta bere gurarije ona zan lez eta ondo etorren lez, arrantzaliek ontzat artu eutsen eta bera gidari zala batu ebazan costa Cantabrica-ko notin gustiek. (jarraituko da). BIAR.